Gazteberri aldizkariaren webgunea

Koldo Izagirre. Susa. Euskaraz egitea, tu egitea da.  Hizkuntza da, baina ezintasunaren eredu. Gaztelania ez zaio inoiz inori inon inposatu; Errege batek esana da, eta ez da euskarari eginiko agresioa hala ere. Zenbat horrelako! Zapalketa gogor bat ari gara kontatzen euskaraz egiten dugun aldiro. Herri izatearen froga eta kontzientzia ematen  [Irakurri +]

Set Set taldeak euren “Hoy es siempre todavía” lehen diskoarekin mezu bat helarazi nahi digu: ametsak egiazko balira bezala kokatzen dira, samurtasunez, pasioz, sosegurik gabe, artegatasunaz jasaten ditugunak; eta sarri, musika notak ezartzen dizkiogu.

Xarma Xarma taldea Keike taldearen jarraipenetik dator. Rocka oinarri duten abardura anitzeko 12 abesti aurkitu daitezke. Abesti hauetan rocka ezezik metal eta pop zertzeladak ere aurkitu daitezke, gai intimistak zein kritika sozial eta politikoa zorrotza egiten duten hitzak oinarri dituztelarik.

(Argazkia: Txelu Angoitia) Ugari dira igarotako udazkenak Durangoko lehenengo Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu zenetik. Eta dagoeneko, azokaren 45. edizioa izan da non Durangoko kaleak kulturaz blai egon diren abenduaren 4tik 8ra. Guztira, 285 stand ezarri ziren eta 505 nobedade aurkeztu ziren Euskal Liburu eta Disko Azoka honetan ‘auzolana’  [Irakurri +]

Batzuk Euskal Popak azken hogei urteetan eman dituen amodiozko kanta ezagunenen bilduma. Hainbat taldeen lan originalak ezezik (Ken 7, Berri Txarrak, Gatibu, Su ta Gar, Betagarri…) Barricada, Itoiz edota Hertzainen abestien bertsioek ere osatzen dute diska hau.

The Chemical Brothers Britaniarren zazpigarren diska dugu ‘Further’. Taldeko kideek definitu duten bezala, diska hau bi hamarkadetako ikerketaren emaitza da. Diska ‘Swoon’ izeneko singlearekin aurkeztu da eta diska osatzen duten zortzi abestiek jada egin diren pelikula banari dagokie.

Dover Doverrek diska berria kaleratu du eta, berriz ere, estilo eraldaketa batekin dator. Aurreko diskako dance doinuetatik madrildarrek Afrikako doinuetaz jositako diska batera egin dute salto. Ingelesez ezezik, frantsesez abestutako kantak ere badira diska berrian.