Zer jan, hura izan

Ai ama!! Nire aurpegiak paella dirudi!!

Nerea Segura. Dietista&Nutrizionista.

Azkenik larunbata iritsi da !! Aste osoa daramat korridoreetatik ikusiz, eta gaur geratu gara. Zer jantziko dut?

Horrela gustatuko natzaio? Zer nerbio!!… Oh ez!! Ezin liteke, zer da hau? Bernazaki bat? Nire aurpegiak Valentziako Paella dirudi!! Gaur izan behar zuen? Hau niri pasa zekidakeen soilik!!
Lasai, estatistiken arabera, zuri eta akne-arazoak jasaten dituen gazteriaren beste %74ari ere. Pikorrak, bernazakiek azalpen erraza dute. Azalak barruko mekanismoa du baldintza egokietan mantentzeko, koipe jarioan datza lubrikatzailea gisa, gehiegikeria poroetan zehar ezabatuz. Pikor “zoragarri” bat agertzeko unea da, hauetako bat buxatzen denean. Kausa nagusia, nerabezaroaren eta gazteriaren asaldura hormonal tipikoa da. Beraz, zu eta bion artean, arrunta da nerbioek pikor gogaikarriren bat loratzea hitzorduaren eraginez. Baina ez arduratu, konponbidea du eta. Jakin badakizu, kasurik nabarmenenetarako botikak eta bere agerpeneko unerako kremak daudela, baina kontuz!! elikadurak honetan zer esana badu ere!!
Egia esan, oinarri genetikoa duen arazoa da eta, batzuetan, bere agerpena geldiaraztea ezinezkoa izaten da. Baina, sarritan, saihets dezakegu edo, gutxienez, bere agerpena arindu. Oharra hartu zer, zure elikaduraren karbohidrato batzuen gehiegikeriak, aknearen agerpenean eragina du. Jaten ditugunean, intsulina jarioa igotzen da eta aipaturiko asaldura hormonala areagotzen da… emaitza: hurrengo egunean, pikorrak seguru!! Baina kontsumitzen ditugun karbohidrato guztiek ez dute berdin jokatzen, beraz, zeintzuk dira kaltegarrienak? Zein elikagaietan aurkitzen dira? Gure organismoak azkarregi xurgatzen eta erabiltzen dituztenak dira okerrenak, adibidez: azukrea, eztia, irin finak eta bere eratorriak: ogi zuria, gosari zerealak, gailetak. Orduan elikagai hauek saihestu beharko ditut? Azukrea edo gailetak, baztertu ahal izango genituzke gure elikaduratik; baina ogia, zerealak, pasta edo arroza funtsezkoak dira.
Beraz, horra hor nire gomendioa, zereal-hautabidea formatu integralean dago. Anima zaitez haiek dastatzera, eta saiakeraren emaitza kontaidazue. Gainera, elikaduran ez dugu beti jateari utzi behar, A bitamina hartzeak azalaren azkeneko emaitza hobetzen du, adibidez. Bitamina hau, laranja-gorrinka koloreak dituzten fruta eta barazkietan aurki dezakegu, eredutzat: mertxika, arbeletxekoak, azenarioa eta kuia; edo elikagai koipetsuetan, kasu: arrautzako gorringoa, esnea edota gazta. Baten-batek pentsatuko du: “bai ironikoa, betidanik elikagai koipetsuak saihestu behar ditudala, eta orain dirudienez elikagarri onuragarriak dituzte aknerako”. Halaxe da; izan ere, eta hain hedatuta dagoen amen-omen oker hori, argitu beharra dugu. Dietan kontsumitutako koipeak ez du zerikusirik aknearen gutxi gorabeheran, hau ez delako azalaren azpian zuzenean metatzen. Beraz, ezin dugu esan elikagai koipetsuak errudunik direnik, adibidez: txorizoa!! Horrek ez du esan nahi, dieta orekadun bat bete behar ez dugunik, zer guztia gorabehera bere kontsumoak noizbehinkakoa izan behar du beti. Eta azken oharra, hidratatuta mantendu: urez, fruitu naturaletako zukuez edota infusioez. Eta gogora ezazue, ez freskagarriak, ezta alkoholdun edariek, ez liratekeela gomendagarriak. Eta orain lasaitu zaitez, zure hitzorduari ikus zakizkio eta hartaz goza zaitez… ez dezazun bihur pikor sinple batzuk, kezka edo arazo batean !!

 

Neguan, elur frejitua!

Negua, Euskadin, eguraldia dela eta, luze samar egiten da. Horrexegatik elurteak izaten dira irrikaz espero diren momentuak: ihesalditxo bat egiteko koadrilakoei deitu… Taula, eskiak edota lera hartuta, aitzakia paregabea da ondo pasatzeko. Gehienetan bat-bateko irteerak dira, nahiz eta azkar prestatu, guztiok jakin badakigu, hotz ez izateko, ondo jantzita joatea ezinbestekoa dela. Baina zenbatek pentsatu duzue, une hauetan ere, elikadurak zein garrantzi handia duen?
Mendira joateak elikadura zaintzera behartzen gaitu, eta elurretan bada, are gehiago. Elurretan praktikatzen diren kirolek, energia eta ur beharrak handitzen dituzte. Egunari probetxu ateratzeko, goizean goiz jaiki eta azken eguzki izpiak desagertu arte emango dugu etxetik at. Beraz, jatordurik inportanteena gosaria izango da. Kontutan izan behar dugu batetik, tenperatura hotzetan gure gorputzak energia aunitz gastatzen duela; gainera, arnasterakoan botatzen dugun lurruna, ura dela; eta bestetik, behin mendian egonda zailagoa dela komunera joatea. Beraz, gosaltzeko gomendioa: fruta zukua (zuntzik gabe), alea jateari hobetsi; eta baso bat esne zerealekin, gorputza energiaz bete eta berotzeko.
Gogoan izan, eguneko otorduak motxilan kargatu behar dituzula, beraz ondo antolatu irten aurretik. Hamaiketarako elikagairik energetikoenak eta erosoenak eramateko, fruitu edo fruta lehorrak dituzu (leku gutxi hartu eta ez dira pisutsuak). Eskueran utzi gordeta, kirola egiten utzi beharrik gabe, goizerdian gose edo ahula sentitzerakoan jateko lasai.
Bazkarirako errazena ogitartekoa prestatzea da, hona hemen nire proposamena: baserriko ogia oliba-olioz eta tomatez igurtzi, eta ipiniozu txekor azpizuna, gazta eta perretxikoak. Postrerako platanoa eraman eta on egin !! Eta ez ahaztu edariak eramaten (batek jakin, tabernarik aurkituko dugun !!). Neguan gure gorputzeko tenperatura igotzen da, berotasuna mantentzeko. Nahiz eta izerdirik ez nabaritu edota egarririk ez sentitu, ura (arnasterakoan esaterako) galduz joaten da. Beraz, hozbera bazara “elur frejitua” edo salda beroa eraman dezakezu termoan, bestela bidoia urez edo fruta-zukuz bete. Eta ordu erdiro trago bat emaiozu !!
Eskerrak goizago iluntzen duen eta askarirako etxean egon gaitezkeen Bestela ea nork ausartzen den motxila eramaten… Honaino ba nire aholkuak !!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

%d bloggers like this: