Txinak gurasoak bisitatzen ez dituzten semeak zigortuko ditu

p606

Txina potentzia ekonomiko erraldoia da, baina adineko pertsonak zaintzeko aterpe eskasak ditu. 60 urtetik gorako 167 milioi txinatar inguru bakarrik bizi dira

China Daily egunkariak aditzera eman duenaren arabera, Txinatar gobernuak bere gurasoak bisitatzen ez dituzten seme-alabak zigortzeko lege bat prestatzen ari da. Aipatu legearen zirriborroaren arabera, “senideek ez dituzte adineko pertsonak ahaztu edo baztertu behar eta beraiekin bizi ezean maiz bisitatu beharko dituzte”.
Txinak dituen demografia arazoak direla eta, bere garaian agintariek seme-alaba bakarraren legea ezarri behar izan zuten, eta honen ondorioz, gaur egun Txinako populazioa erritmo handian zahartzen ari da. 2009ko datuen arabera, Txinan 60 urtetik gorako ia 170 milioi pertsona dira, hauetako asko bakarrik bizi direlarik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

%d bloggers like this: