Gazteberri aldizkariaren webgunea

Film porno bat galego hizkuntza sustatzeko

Egilea: admin 2011 - Martxoa - 1

“O divino ferrete” izenburua duen film pornoa galegoz egingo den lehen film pornoa dugu. Alejandro Tobar idazle galiziarraren ideia jarraituz, Matías Nicieza zuzendariak galego hizkuntza orain arte izan ez den esparruetara eraman nahi izan du, eta bera zinearen munduan lan egiten duenez, pelikula porno bat grabatzea erabaki du.

Tobarrek pelikularen gidoia idatzi du beste lau lagunekin batera. Ondoren, ideia GalegoLab izeneko gizarte sarean partekatu dute laguntza ekonomikoa lortu nahian. Egileek dioten bezala, xede nagusia galego hizkuntzaren normalizazioa lortzea da.

Filman galiziar neska baten istorioa azaltzen da. Hau herbestean bizi zen baina Galiziara bueltatzen da lagun baten ezkontzan izateko. Zuzendariak dioen bezala, galiziar istorio batean apaiza ezin da falta.

Filma Creative Coomons lizentzia izango du, hots, doan eskuratzeko aukera izango da, esan bezala, xedea galego hizkuntza sustatzea baita, eta ez dirua irabaztea.

 

GD Star Rating
loading...
Film porno bat galego hizkuntza sustatzeko , 5.0 out of 5 based on 1 rating